Kontabilitate eta erregistro betebeharrak


Enpresari eta profesionalen kontabilitate eta erregistro betebeharrak desberdinak izango dira errenta aitorpenean beren jarduera ekonomikoen etekinak kalkulatzeko erabiltzen den modalitatearen arabera. Ikus ondoko eskema grafikoa:

  Jarduera enpresarialak Merkataritzako izaerarik gabeko jarduera enpresarialak Jarduera profesionalak
Zuzeneko zenbatespen arrunta Kontabilitatea(Merkataritza Kodea) Erregistro liburuak (1) Erregistro liburuak (2)
Zuzeneko zenbatespen erraztua Erregistro liburuak (1) Erregistro liburuak (1) Erregistro liburuak (2)
Zenbatespen objektiboa (Moduluak) Egindako fakturak eta aplikatutako moduluen egiaztagiriak dataren arabera ordenatuta gorde Egindako fakturak eta aplikatutako moduluen egiaztagiriak dataren arabera ordenatuta gorde  

 

(1) Enpresarientzako derrigorrezko liburuak:

  • Salmenta eta sarreren erregistro liburua
  • Erosketa eta gastuen erregistro liburua
  • Inbertsio ondasunen erregistro liburua
  • Kutxako liburua

(2) Profesionalentzako derrigorrezko liburuak:

  • Sarreren erregistro liburua
  • Gastuen erregistro liburua
  • Inbertsio ondasunen erregistro liburua
  • Kutxako liburua
  • Fondo eta osakinen erregistro liburua

Nahiz eta izena desberdina izan, sarrera eta gastuen liburuen edukia bera da profesionalentzat eta enpresarientzat.

Zuzeneko zenbatespen arrunteko enpresariek kontabilitatea Merkataritza Kodeari jarraiki eraman beharko dute. Hala eta guztiz ere, merkataritza izaerarik ez duten jarduera enpresarialen kasuan (nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, arrantzakoak eta basogintzakoak, ondasunen errentamendua,…) Erregistro Liburuak eraman beharko dira.

Zuzeneko zenbatespen erraztuko enpresariek*, profesionalek (JEZeko 2 eta 3. atalak) eta merkataritza izaerarik gabeko enpresariek (nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, arrantzakoak eta basogintzakoak, ondasunen errentamendua,…) beren eragiketak Erregistro Liburuetan erregistratu beharko dituzte.

* Zuzeneko zenbatespen metodoaren modalitate erraztua aplikatzen da ondoko baldintzak betetzen direnean:

  • Zergadunak egiten dituen jarduera ekonomiko guztien salmenta edo sarrera bolumenak, moduluen sistemari atxikitakoak salbuetsita, 600.000,00 euroko zenbatekoa ez gainditzea.
  • Zergadunak berariaz etekinak zehazteko modalitate horren aplikazioa aukeratu izana.

Araudia

Jarraian 33/2014 Foru Dekretuaren 78-88 artikuluak (PFEZ zergaren erregelamendua) PDF batean aurkezten dira eta horietan kontabilitate eta erregistro betebehar desberdinak azaltzen dira.