Hildako mutualisten itzulketak

Hildako mutualistak. PFEZ itzulketak. Izapidetzeko behar den dokumentazioa

 

Zer dokumentazio behar da hildako mutualista baten PFEZren itzulketa eskatzeko?

109H eredua, behar bezala beteta eta oinordeko guztiek sinatuta, salbu eta dirusarrera egiteko eskatzen den kontu korrontea oinordeko guztien titulartasunekoa bada; kasu horretan, nahikoa izango da oinordeko bakar baten sinadura izatea.

Salbuespena

109H eredu bat aurkeztu bada eta horren datuak aldatu ez badira, ez da beharrezkoa 109H bat aurkeztea.

Aurkeztutako 109 H-ko datuak indarrean ez badaude edo itzulketa beste kontu korronte batean egin nahi bada, beste 109H bat aurkeztu beharko da.

Informazio interesgarria

  • Ohiko galderak (PDF)
  • 109H eredua Hildakoen zergen itzulketa eskaera (PFEZ ta beste batzuk). (PDF betegarria), eta bere jarraibideak.