Partikularrentzako informazioa

Administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta ez dauden pertsona fisikoentzat.

Eredua:

Eskabide eredua (PDF). Eskabide eredu hori Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan ere eskuratu ahal izango da.

Aurkezteko moduak:

  • Herritarren Arretarako bulegoetan, hitzordurik eskatu gabe, interesdunak berak edo beste pertsona batek, aldez aurretik identifikatuta.
  • Zergabidea plataformaren bidez, identifikazio elektronikoa egin ondoren, norberaren izenean edo hirugarren baten izenean, betiere ordezkaritza Departamentuaren erroldan inskribatuta badago (001 edo 001L eredua).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez, identifikazio elektronikoa egin ondoren, interesdunak edo ordezkaritza bidez (zerga ordezkaritzaren erroldan inskribatuta -001 edo 001L eredua- edo dokumentazioa aurkeztuz). Ordezkaritzarik ez badago, "ustezko ordezkaritza" aukera markatu behar da.
  • Edozein administrazio publikotako erregistroetan.
  • Posta bulegoetan.