Ondare irabazi eta galerak eguneratzeko koefizienteak


Eguneratze koefizienteak erabiltzen dira higiezin, akzio, funts edo bestelakoen salmenta edo dohaintzatik sortutako ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko. Koefizienteak eskualdatutako ondasunaren eroste-balioarekin biderkatuz, salmentaren momentura eguneratzen da ondasunaren balioa. Batik bat KPIaren bilakaerari erreparatuta egiten da hori.