Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak (200 eredua, 210 eredua, 213 eredua, 214 eredua, 218 eredua, 299 eredua) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: etekinen bat ez sartzeagatik, kenkarigabeko gasturen bat egozteagatik, eta abar.
  • Zergadunaren kalterako: salbuetsitako etekinen bat oker sartzeagatik, gasturen bat ez konputatzeagatik, eta abar.

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Bi kasuetan, hau da, bai Foru Ogasunari bai zergadunari egindako kaltea zuzendu nahi denean, zergadunak honako prozedurari jarraituko dio:

  • Idatzi bat aurkeztu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zuzeneko Zergen Atalean (Errotaburu Pasealekua, 2, Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari frogagiriak erantsiko zaizkio.
  • Ez du inprimaki ofiziala bete eta aurkeztu behar (200 eredua, 210 eredua, 212 eredua, 213 eredua, 218 eredua, 299 eredua).
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Foru Ogasunak, behin-behineko likidazioa egingo du, normalean; eta zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz. Ordaintzekoa denean, momentu horretan egin beharko da sarrera.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Errekarguak

Foru Ogasunaren kalterako izan diren akatsak edo ez-egiteak zuzentzen direnean, zergadunak zuzenketa egiten izan duen atzerapenaren arabera ordaindu beharko du zorra. Aurkezteko borondatezko epearen amaieratik zuzenketa aurkeztu arte pasatako denbora izango da atzerapena:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: kuotaren diferentziaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4 hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak.

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira ez da errekargurik edo berandutza interesik egongo eta amaitzeko bi modu egongo dira:

  • Foru Ogasunak zergadunari dagokion zenbatekoa itzultzea.
  • Zenbatekoa ez itzultzea.