Epez kanpo al nago?


Fabrikazio Zerga Berezien aitorpenak aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.
Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zerga kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitortzeko modalitateak eta lekuak Fabrikazio Zerga Berezien eredu hauetan kontsulta daitezke: 503 eredua. Leiho berrian irekiko da., 504 eredua. Leiho berrian irekiko da. , 506 eredua. Leiho berrian irekiko da., 507 eredua. Leiho berrian irekiko da., 508 eredua. Leiho berrian irekiko da., 509 eredua. Leiho berrian irekiko da., 510 eredua. Leiho berrian irekiko da., 511 eredua. Leiho berrian irekiko da., 517 eredua. Leiho berrian irekiko da., 518 eredua. Leiho berrian irekiko da., 519 eredua. Leiho berrian irekiko da., 520 eredua. Leiho berrian irekiko da., 524 eredua. Leiho berrian irekiko da., 551 eredua. Leiho berrian irekiko da., 553 eredua. Leiho berrian irekiko da., 554 eredua. Leiho berrian irekiko da., 555 eredua. Leiho berrian irekiko da., 557 eredua. Leiho berrian irekiko da., 558 eredua. Leiho berrian irekiko da., 560 eredua. Leiho berrian irekiko da., 561 eredua. Leiho berrian irekiko da., 562 eredua. Leiho berrian irekiko da., 563 eredua. Leiho berrian irekiko da., 566 eredua. Leiho berrian irekiko da., 570 eredua. Leiho berrian irekiko da., 572 eredua. Leiho berrian irekiko da., 580 eredua. Leiho berrian irekiko da., 590 eredua. Leiho berrian irekiko da., DCC eredua. Leiho berrian irekiko da., KAR eredua. Leiho berrian irekiko da., SCP eredua. Leiho berrian irekiko da., SGA eredua. Leiho berrian irekiko da. edo SGP eredua. Leiho berrian irekiko da.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzultzeko edo ordaintzeko atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: sartu beharreko kuotaren gaineko % 2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4.hilabetetik urtebete arteko atzerapena: % 5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebete baino gehiago % 10eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutza interesak.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada: 

  •  100 euroko isuna.