Zer da SILICIE? 

 

Foru Ogasunak Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema berri bat ezarri du, bat etorriz Zerga Berezien Araudiko 50. artikuluarekin.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez eramango da Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaiena. Horretarako, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornituko dira.

Dena den, data honetatik hastea borondatezkoa izango da, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, berriz, derrigorrezkoa. Hori dela eta, 2021eko urtarrilaren 1etik hastea hautatzen dutenek honako hau bete beharko dute:

  1. Kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eraman behar duten establezimenduek 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean bidali ahal izango dituzte 2020. urteari dagozkion kontabilitate idazpenak.
  2. 2020ko abenduaren 31ra arte, aurreko paragrafoan xedatutakoari heltzen diotenek Zerga Berezien Erregelamenduko 50. artikuluak 2019ko abenduaren 31n indarrean duen idazkerari jarraituz bete beharko dituzte artikulu horretan jasotzen diren kontabilitate betebeharrak, bai eta erregelamendu horren 44. artikuluko 5. apartatuan aurreikusitako aitorpena aurkeztu ere.
     

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan berariazko sarbide bat jarriko da, betebeharra errazago bete ahal izateko.

Azken berrikuntzak

SILICIE formularioen aplikazioa indarrean dago Gipuzkoatarian, Zerga Berezien kontabilitate idazpenak alta emateko.

Era berean, eskuragarri daude ondorengo gidaliburuak eta gidak:

Berrikuntza nagusiak

  • Zerga Berezien kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzearen bidez.
  • Hornitu beharreko kontabilitateko idazpenen edukia definitzen da, bai eta aurkezteko era, epeak eta prozedurak ere.
  • Dokumentazio teknikoa argitaratu da.
  • Dokumentazio teknikoaren atalean kontsulta teknikoak egiteko postontzia argitaratu da. 
  • Web zerbitzuen bidez proben ingurunea sortu da. 
  • Urtarrilaren 13tik aurrera, eskuragarri daude kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko web zerbitzuak.
  • Argitaratu da 650/2019 Foru Agindua, abenduaren 26koa, SILICIEaren bidez fabrikazioko zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko obligazioa betetzeko gizarte-lankidetzaren baldintzak onartzen dituena.

Obligaziodunen kolektiboa

Zerga Berezien kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko betebeharra izango dute honako establezimendu mota hauen titularrek:

  • Fabrikak
  • Zerga gordailuak
  • Zerga-biltegiak
  • Jasotze-gordailuak
  • Ozpin fabrikak

Kontabilitatearen xedea

Kontabilitateak Zerga Berezien xede diren produktuen izakin, mugimendu eta prozedura guztiak islatu beharko ditu, eta, hala badagokio, horiek eskuratzeko beharrezko lehengaienenak ere bai, biltegiratzeagatik, fabrikatzeagatik edo zirkulazioagatik sortutako ezberdintasunak barne.

Kontabilitateko idazpenen edukia

Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko bete behar diren datuak honako esteka honetan zehaztuta daude:

Horniketaren xede diren kontabilitateko idazpenen edukia, honen bitartez:  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa (I. eranskina PDF)

Kontabilitatea lantzeko erak

Zerga Berezien kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko, honela egin ahal izango da:

  • Zuzenean egoitza elektronikoan (arau orokorra)
  • Establezimenduetako titularrek, kasuan kasu, izan dezaketen euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez (aukerakoa)

Elektronikoki hornitzeko erak

  1. Egoitza elektronikoan INPRIMAKIA telematikoki aurkeztuta
  2. Telematikoki aurkeztuta, testu-planoaren fitxategia inportatzearen bidez (PDF)
    2.1 Web Formularioa Fitxategia Inportatuz: Kontabilitate idazpenen indargabetzea (Talde guztiak) (PDF)
    2.2 Web Formularioa Fitxategia Inportatuz: Kontabilitate idazpenen alta (Alkoholaren eta edari alkoholdunen taldea) (PDF)
    2.3 Web Formularioa Fitxategia Inportatuz: Kontabilitate idazpenen alta (Tabako laboreen taldea) (PDF)
    2.4 Web Formularioa Fitxategia Inportatuz: Kontabilitate idazpenen alta (Alkoholaren, edari alkoholdunen eta tabako laboreen taldea) (PDF)
    2.5 Web Formularioa Fitxategia Inportatuz: Kontabilitate idazpenen alta (Hidrokarburoen taldea) (PDF)
  3. Web zerbitzuen bidez telematikoki aurkeztea (PDF)

Izena emateko eta eskaerak egiteko formularioak

  • Euren kontabilitate sistema informatikoa dutenek horren bidez kontabilitatea eramateko hautua (SILICIE)
  • Euren kontabilitate sistema informatikoa dutenek horren bidez kontabilitatea eramateari uko egitea
  • Kontabilitatea egoitza elektronikoaren bidez eramateko hauta, horretara behartuta ez daudenen aldetik
  • Kontabilitatea egoitza elektronikoaren bidez eramateari uko egitea, horretara behartuta ez daudenen aldetik
  • Kontabilitatea paperezko liburu foliatuen bitartez eramateko eskaera

Formulario hauek aurkeztu behar dira gure egoitza elektronikoaren bidez Zergabidean, eta bertan aurkituko dituzue  ibilbide hau jarraituz “Idatziak>Zerga bereziak eta ingurumen tributuak>eskaerak”. 

Dokumentazio teknikoa

1.- Kontabilitateko idazpenak deuseztatzea (Talde guztiak) (PDF)

2.- Baldintzen, arauen eta erroreen zerrenda (PDF)

3.- Kontabilitate idazpenen alta (Alkoholaren eta edari alkoholdunen taldea) (PDF)

4.- Kontabilitate idazpenen kontsulta (Alkoholaren eta edari alkoholdunen taldea) (PDF)

5.- Kontabilitate idazpenen alta (Tabako laboreen taldea) (PDF)

6.- Kontabilitate idazpenen kontsulta (Tabako laboreen taldea) (PDF)

7.- Kontabilitate idazpenen alta (Alkoholaren, edari alkoholdunen eta tabako laboreen taldea) (PDF)

8.- Kontabilitate idazpenen kontsulta (Alkoholaren, edari alkoholdunen eta tabakoaren taldea) (PDF)

9.- Kontabilitate idazpenen alta (Hidrokarburoen taldea) (PDF)

10.- Kontabilitate idazpenen kontsulta (Hidrokarburoen taldea) (PDF)

11.- Eskemak (PDF)

12.- Web zerbitzuen WSDL (PDF)

13.- Fitxategien egitura, web formulariora inportatu ahal izateko (XLSX)

14.- Izakinen kontsulten web-zerbitzua (PDF)

0A.- Mugimendu moten deskribapena (PDF)

0B.- Taulen zerrenda ( 2020/06/29 eguneratuta)

0C.- Aduanetako kodeen zerrenda

Kontsulta teknikoak egiteko postontzia: siliciekontsultak@gipuzkoa.eus

Araudia

578/2019 Foru Agindua (PDF)

650/2019 Foru Agindua (PDF)

650/2019 Foru Aginduaren anexoak: