Epez kanpo al nago?


Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren aitorpenak (569 eredua) aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zerga kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da. Modalitate hauek, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren 569 ereduan kontsulta daitezke.

Emaitza positiboa edo ordaintzekoa denean (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean), lehenik sarrera egin behar da finantza entitate laguntzaileetan; eta gero, entitate horrek zigilatutako inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkeztu behar da Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia).

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzultzekoa edo negatiboa (emaitza 0 ) atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan den atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: sartu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza negatiboa bada:

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharreko aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztu beharreko aitorpenak: 100 euroko isuna.