Epez kanpo al nago?


Ingurumen Tributuen aitorpenak  aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zerga kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da. Aitortzeko modalitateak eta lekuak Ingurumen Tributuen eredu hauetan kontsulta daitezke:

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzultzeko edo ordaintzeko atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: sartu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada: 100 euroko isuna.