Jarduera hasteagatiko salbuespena

 

  • Lehen 2 zergaldietan aplikatzen da.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 1. (enpresariak), 2. (profesionalak) eta 3. sekzioan (artistak) aplikatzen da.
  • Jarduera 2003-01-01etik aurrera hasten dutenei aplikatzen zaie. Adibidez, jarduera ekonomikoan alta 2003-01-01ean hartzen badugu, salbuespena 2004-12-31n amaituko da. Alta 2003-08-12an hartzen bada, salbuespena 2004-12-31an amaituko da baita ere.
  • Jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduera horri ez zaiola hasierarik ematen ulertzen da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak gertatzen direnean.