Negozio zifraren zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa izateagatiko salbuespena

Salbuetsitako subjektu pasiboak

Urteko negozio zifraren zenbatekoa 1.000.000 eurokoa baino txikiagoa izatea. Salbuespen hori bi kasutan ez da aplikatzen:

  • Lehenengoa: JEZaren subjektu pasiboak sozietate talde bateko kide direnean Merkataritza Kodearen 42. artikuluari (PDF gaztelaniaz) jarraiki. Salbuetsita daude baldin eta taldearen negozio zifra zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa bada, bestela ez.
  • Bigarrena: Salbuetsita ez dauden enpresek JEZaren subjektu pasiboen kapitalean parte hartzen dutenean eta partaidetza hori, zuzenean zein zeharka, %25ekoa edo gorakoa denean. Alabaina, enpresa horiek Sozietateen gaineko Zergari buruzko 7/1996 Foru Arauaren (PDF) 59. artikuluetan aipatutakoak badira (kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak), subjektu pasiboak salbuetsita egongo dira baldin eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bada.

Negozio zifraren zenbatekoa kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

Subjektu pasiboak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak direnean, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da negozio zifraren zenbateko garbia.

Negozio zifraren zenbateko garbiaren definizioa

  • Negozio zifraren zenbateko garbia, Merkataritza Ekonomikoari buruzko  35. artikuluko bigarren atalean zehaztutakoaren arabera hartuko da.

Negozio zifraren zenbateko garbia kalkulatzeko kontuan hartzen diren zergak

Egoiliarrak:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
  • Sozietateen gaineko Zerga (SZ)

Ez-egoiliarrak:

  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (EEEZ)

Negozio zifraren zenbateko garbia nork jakinarazi behar duen

  • JEZaren subjektu pasiboek, zergak Gipuzkoan aurkezten ez dituztenean (PFEZ, SZ edo EEEZ).
  • Sozietate talde batean, enpresa nagusia izango da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluari (PDF gaztelaniaz) jarraiki. Nagusiak ez badu jakinarazpenik aurkezten, taldeko beste edozein sozietate arduratuko da negozio zifraren zenbateko garbia jakinarazteaz.

Negozio zifraren zenbateko garbia nork ez duen jakinarazi behar

  • JEZaren subjektu pasiboek, zergak Gipuzkoan aurkezten dituztenean (PFEZ, SZ edo EEEZ).

Negozio zifraren zenbateko garbia aurkezteko modalitateak

Laburpen taula

Ikus negozio zifraren zenbateko garbia nola lortzen den eta nork aurkeztu behar duen laburtzen duen koadro grafikoa (PDF).

Negozio zifraren zenbateko garbia  hartzen den zergaldia

Errenta Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak badira, JEZaren sortzapena gertatu den urtearen aurreko zergalditik.
Sozietate zibilean eta Zergen Foru Arau Orokorraren 35.3 artikuluko (PDF) entitateen kasuan, JEZa sortu den urtearen azkenaurrekotik.

Hau da:

JEZaren subjektu pasiboak

Zerga

Zergaldia

Egoiliarrak – Pertsona fisikoak

PFEZ

Zerga horiek aitortzeko epea JEZaren sortzapena gertatu aurreko urtean amaitzen den zergaldiari dagokiona.

Egoiliarrak – Pertsona juridikoak

SZ

Zerga horiek aitortzeko epea JEZaren sortzapena gertatu aurreko urtean amaitzen den zergaldiari dagokiona.

Ez-egoiliarrak

EEEZ

Zerga horiek aitortzeko epea JEZaren sortzapena gertatu aurreko urtean amaitzen den zergaldiari dagokiona.

Adibidea: 2013an, zergaldia, normalean, 2011. urtekoa izango da, aitorpen hori 2012an aurkeztu zelako.

Oharra: zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da.

JEZa: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga

PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

SZ: Sozietateen gaineko Zerga

EEEZ: Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga

Entitateak (JEZaren subjektu pasiboak dira baina ez PFEZ, SZ eta EEEZekoak)

Negozio zifraren zenbateko garbiari dagokion urtea

Sozietate zibilak

JEZaren sortzapenaren azkenaurreko urtea.

Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluko entitateak

JEZaren sortzapenaren azkenaurreko urtea.

Adibidea: 2013. urtean, negozio zifraren zenbateko garbia 2011koa izango da.

Oharra: zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da.

JEZa: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga

PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

SZ: Sozietateen gaineko Zerga

EEEZ: Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga

Negozio zifraren zenbateko garbia kalkulatu ondoren sortzen diren egoerak

Zenbatekoa 1.000.000€koa edo handiagoa bada:

Likidazio edo ordainagiria egingo da.

Zenbatekoa 1.000.000€tik beherakoa bada:

Aurten salbuetsita dago. Baina hurrengo ekitaldietan zergak ordain ditzake.

Salbuespena: salbuespen hau bi kasutan ez da aplikatzen (eta likidazio edo ordainagiria egingo zaie):

  • talde baten barruan dauden sozietateak direnean, taldea ez baitago salbuetsita.
  • salbuetsita ez dauden enpresek sozietateen kapitalean parte hartzen dutenean eta partaidetza hori, zuzenean zein zeharka, %25ekoa edo  gorakoa denean. Alabaina, enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak badira edo enpresen sustapenerako sozietateak izanez gero, sozietateak salbuetsita egongo dira baldin eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bada.

Negozio zifraren zenbateko garbirik gabe:

  • Honek esan nahi du PFEZ, SZ edo EEEZ ez direla Gipuzkoan aurkezten eta subjektu pasiboak ez duela negozio zifraren zenbateko garbia jakinarazi.
  • Negozio zifraren zenbateko garbia jakinarazi behar dute. Ez badute jakinarazten, likidazio edo ordainagiria egingo da.