Noiz aurkeztu behar da 841 eredua?

 

  • Udal kuoten kasuan bakarrik.
  • Jarduera enpresarialetan bakarrik (1. sekzioa).
  • Jarduera nagusiari zeharka atxikitako lokalen kasuan bakarrik. Erabilera adierazi beharko da: bulegoa, biltegia, etab...

841 eredua aurkeztera behartzen duten egoera nagusiak (udal kuoten kasuan bakarrik):

  • Industri jarduerak: jendaurrean itxita dauden biltegi edo deposituengatik.
  • Eraikuntza jarduerak: edozein lokalengatik.
  • Txikizkako merkataritza jarduerak: jendaurrean itxita dauden biltegi edo deposituengatik.
  • Sustapen jarduerak: lokal guztiengatik.

Sustapen jardueretan ez dira lokaltzat hartzen honakoak:

  • Ondasun higiezinak, hiritarrak zein landatarrak izan, salmenta jardueraren xede direnean.
  • Sustatzen diren ondasun higiezinetan kokatutako informazio bulegoak. (Instrukzioaren 6.1.i erregela).

841 eredua noiz ezin den aurkeztu:

  • Eremu probintzial edo estataleko jardueretan.
  • Handizkako merkataritza jardueretan, dauden biltegi edo deposituengatik (jendaurrean irekita zein itxita izan). 840 eredua aurkeztuko da jarduera nagusitzat hartzen delako.
  • 2. (Profesionalak) eta 3. (Artistak) sekzioetan sailkatutako jarduerak egiten direnean.