Noiz ordaintzen da JEZaren kuota? Non ordaintzen da? Non helbideratu dezaket ordainagiria? Noiz? Non aurkez dezaket ordainagiri baten inguruko erreklamazio bat?


JEZaren kuota, betiere ez badago jardueraren hasieragatik edo eragiketa bolumenagatik salbuetsita, epe hauetan ordainduko da:

Oro har:

  • Urriaren 1etik azaroaren 10era. Azken hau jaieguna bada, hurrengo lehen lanegunean amaitzen da epea.

Kasu berezian:

  • Alta aitorpenaren aurkezpenaren kasuan, JEZaren kuota alta aitorpena aurkeztu ondoren jakinarazten da eta ordainketaren epea jakinarazpenean adierazten dena da.
  • Hurrengo urtetik aurrera, ordaintzeko epea oro har aplikatzen dena izango da, aurrez aipatutakoa.

JEZaren kuotaren ordainketa lekua honakoa izango da:

  • Edozein entitate laguntzailetan edo Udalak adierazitako lekuan.

Nahi baduzu JEZaren ordainagiria helbidera dezakezu.

Ordainagiri bat iritsi bazaizu eta horren inguruan erreklamazio bat aurkeztu nahi izango bazenu, ondoko lekuetan egin ahal izango duzu: