Nola kalkulatzen da kuota jarduerari atxikitako ibilgailu bat dagoenean?


Bi kasu bereizi behar dira:

1. Jarduera ibilgailu baten bitartez egiten denean

Adibidez: Salgaien edo bidaiarien garraioa, autotaxia, etab.

Tarifetako epigrafean ibilgailu bakoitzari dagokion kuota ezartzen da. Bertan zehazturik dago, baita ere, zer jotzen den haren barruan garrantzitsutzat: batzuetan eserleku kopurua izango da (bidaiarien garraioan, kasu), eta beste batzuetan ibilgailuaren zama erabilgarria, hori guztia jardueran inplikaturik dauden ibilgailu kopurua kontuan hartuz.

2. Ibilgailua jarduera nagusiari atxikita dagoenean

Ez da jarduera ekonomikoa, baldin eta ibilgailua hirugarren batzuei zerbitzuak egiteko erabiltzen ez bada.

Adibidez: etxetresnak saltzen dituen txikizkako merkatari batek ibilgailua erabiltzen duenean produktuak entregatzeko, ez du ibilgailua aitortzen.