Zein da altak, bajak eta aldaketak aurkezteko epea? Zein jarduerari ez zaio JEZean altarik eman behar? Nola aurkeztu behar da iaztik aurrerako ondorioak dituen baja bat?


Alta, baja eta aldaketa aitorpenak aurkezteko epea honakoa da:

  • Alta aitorpenak: jarduera hasi  baino 10 egun lehenago.
  • Baja edo aldaketa aitorpenak: hilabete bat, baja edo aldaketa gertatzen denetik aurrera.

Ez dute alta aitorpenik aurkeztu behar, ez direlako jarduera enpresarial gisa hartzen, jarraian aipatzen direnak:

  • Nekazaritza jarduerak
  • Menpeko abeltzaintza jarduerak
  • Baso jarduerak
  • Arrantza jarduerak
  • Landa turismoko ostatuak nekazaritza, abeltzaintza edo baso jarduera baten jarduera osagarria direnean.

Iaztik aurrerako ondorioak dituen baja aitorpena aurkezteko bajak eragina izatea nahi den momentuaz geroztik jardueran jardun ez dena frogatu beharko du. Horretarako, behar diren frogagiriak aurkeztuko dira.

Adibidez:

  • 2007/01/20an baja aitorpen bat aurkezten bada ondorioak 2006/12/25etik aurrera izateko, aitorpen hori epe barruan aurkezten dela jotzen da, baja gertatu denetik oraindik ez baita hilabete bat baino gehiago igaro eta ez du justifikatu beharko.
  • 2007/01/20an baja aitorpen bat aurkezten bada ondorioak 2006/11/10etik aurrera izateko, aitorpen hori epez kanpo aurkezten dela jotzen da, baja aurkeztu behar zenetik hilabete bat baino gehiago igaro delako. Gainera, aurreko urteari buruzko baja denez, bajaren data nahitaez frogatu beharko da. (Epez kanpo aurkeztutako baja izateagatik bidezko zigorra ezartzearen kalterik gabe).
  • 2007/05/15ean baja aitorpen bat aurkezten bada ondorioak 2007/01/12tik aurrera izateko, aitorpen hori epez kanpo aurkezten dela jotzen da, baja aurkeztu behar zenetik hilabete bat baino gehiago igaro delako. Hala ere, kasu honetan baja ez da frogatu behar, urte berberari buruz ari garelako. (Epez kanpo aurkeztutako baja izateagatik bidezko zigorra ezartzearen kalterik gabe).

Aurkezpen data

Bajaren data

Epez kanpo

Frogagiriak

2007/01/20

2006/12/25

EZ

EZ

2007/01/20

2006/11/10

BAI

BAI

2007/05/15

2007/01/12

BAI

EZ