Zer da “lokala” JEZean?


Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ikuspegitik, lokalaren kontzeptuak ez du zerikusirik bere kontzeptu gramatikalarekin. JEZean lokaltzat hartzen da jarduera enpresarial edo profesionalak egiten diren espazio fisikoa, hala leku estali nahiz estali gabeak.

Hauek hartzen dira lokaltzat:

  • Eraikinak.
  • Eraikuntzak.
  • Instalazioak. Azalera estaliak.
  • Azalera estali gabeak.
  • Betiere jendeari irekita edo ireki gabe egonik, edozein jarduera enpresarial edo profesional egiteko erabiltzen badira.

Jarduera artistikoak ez dira inoiz lokal batean egiten.

Hauek ez dira lokaltzat hartzen:

  • Abeltzaintza independenteko jardueren instalazioak eta ondasun higiezinak.
  • Meatzaritza jarduerak egiten diren ustialekuak.
  • Petrolioa eta gas naturala erauzteko nahiz ura biltzeko jardueren ustialekuak.
  • Energia elektrikoa produzitzen duten zentralak.
  • Horniketa sareak, olio hodiak, gas hodiak, etab., eta energia elektrikoa garraiatu eta banatzeko guneak.
  • Petrolio gordinkiak, gas naturala, hiri gasa eta lurruna banatzeko guneak.
  • Eraikuntza jardueraren xede diren obra, instalazio eta muntaiak, bertan aldi baterako eratzen diren bulego, barrakoi eta bestelako eraikinak barne.
  • Alokatu, irakurri eta artatzekoak diren ur, gas eta elektrizitate kontagailuak instalatzen diren ondasun higiezinak.
  • Makinak edo aparatu automatikoak, gordailu erregimenean utzitako erakustokiak, jolas makinak eta antzekoak instalatzen diren ondasun higiezinak.
  • Alokairu eta sustapen jardueren xede diren ondasun higiezinak eta informazio bulegoak.
  • Ordainpeko autobide, errepide, zubi eta tunelak.
  • Lurreratzeko pistak, hangarrak eta portuak, eraikinak izan ezik.

Lokalari buruzko kontzeptu bereziak:

  • Banatutako lokalak:
    • Eraikin berean edo alboko batean kokatutakoak, jendea sartzeko ate desberdinak dituztenean.
    • Lokal bateko departamentu edo sekzioak, horietan jarduera desberdin bat egiten denean.
    • Eraikin bateko solairuak, barnetik komunikatuta egon edo ez, horietan jarduera bera egiten denean izan ezik.
    • Feria, azoka edo erakusketa iraunkorretako saltoki, kaxoi eta konpartimentuak.
    • Zerga Administrazioak erabakitzen dituenak, lokalean egiten diren jardueren administrazioa eta kontabilitatea aparte eramaten direnean.

Lokal banatuaren kontzeptuak banatutako lokal bakoitzeko kuota bat egotea dakar.

  • Lokal bakarrak, sakabanatutako elementuei dagokienez: lokal banatuen kontrako kasua da. Hiru kasu daude:
    • Fabrikatzaileak
    • Kirol instalazioak
    • Ostatu establezimenduak

Lokalak esparru berean kokaturik ez daudenean, lokal bakarraren irizpidea aplikatzen da.

Kuota bakarra dagoela ulertzen da, sakabanatutako lokalen azalerak batuz kalkulatzen dena.

  • Etxebizitzetan kokatutako lokalak: lokalaz hitz egin daiteke etxebizitza batean jarduera enpresarial edo profesional bat egiten denean.