Kasu berezia: ostalaritza


Ostalaritza jardueretan jarduera bat baino gehiago egiten da normalean. Horietariko batzuk honako hauek izan daitezke:

  • Taberna
  • Jatetxea
  • Tabako salmenta
  • Jolas makinak

Taberna jardueragatik:

1. sekzioaren (profesionalak) bi epigrafe hauetako batean hartu beharko du alta:

  • 673.1 epigrafea: Kategoria bereziko kafetegi eta tabernak
  • 673.2 epigrafea: Beste kafetegi eta taberna mota batzuk.

673 taldearen ohar komunak ezartzen duenez, talde honetako epigrafeetan (673.1 eta 673.2 epigrafeak) matrikulatuta dauden subjektu pasiboek ahalmena dute zerbitzuaren xede diren produktuak establezimenduan bertan saltzeko.

Horrek zera esan nahi du: nahikoa dela alta aitorpena taberna jardueragatik bakarrik aurkeztea, jatetxeko epigrafe batean matrikulatu beharrik gabe, baldin eta taberna horretan jatetxe zerbitzua egiteko jantoki edo lokal separaturik ez badago eta janariak emateko erabiltzen diren mahaiak tabernakoak badira, beti ere janariak zerbitzatzea kafetegi edo taberna zerbitzuaren luzapen naturala denean. Aldiz, establezimendu horiek jantokia dutenean eta jantoki hori kafetegi edo taberna zerbitzua egiten den tokitik aparte dagoenean, jatetxe zerbitzua eskaintzen ari dela joko da, eta horren ondorioz, bi zerbitzurengatik ordainduko da zerga, kafetegi edo taberna zerbitzuagatik eta jatetxe zerbitzuagatik (1. sekzioaren 673.2 eta 671 epigrafeengatik, hurrenez hurren.)

Jatetxe jardueragatik:

1. sekzioaren (profesionalak) bost epigrafe hauetako batean hartuko du alta, kategoriaren arabera:

  • 671.1 epigrafea: Bost sardexkako jatetxea
  • 671.2 epigrafea: Lau sardexkako jatetxea
  • 671.3 epigrafea: Hiru sardexkako jatetxea
  • 671.4 epigrafea: Bi sardexkako jatetxea
  • 671.5 epigrafea: Sardexka bateko jatetxea

Jolas makinen jardueragatik:

Jolas makinak instalatzen badira, 804 ereduaren 70 eta 71 laukietan A eta B motatako makinen kopurua adieraziko da hurrenez hurren.

Tabako salmenta jardueragatik:

Tabako makinarik gabe saltzea.

  • Epigrafea: 646.4 "Tabako laboreen txikizkako salmenta, gainkargarekin saltzeko baimen erregimenean dauden merkataritza establezimenduetan?.

Tabako makinen bitartez saltzea.

  • Epigrafea: 646.51 ?Establezimenduaren titularrak egiten duen tabako laboreen txikizkako salmenta, makina automatikoen bidez?.
  • Gainera, titularra makinaren jabea bada, 646.52 epigrafea: ?Makinaren jabeak tabako laboreak txikizka saltzea makina automatikoen bidez?.

Hitz gutxitan: honako alta aitorpenak aurkeztuko dira 840 eredua erabiliz:

  • Lehen 840 eredua: taberna eta jolas makinen jardueragatik.
  • Bigarren 840 eredua: jatetxe jardueragatik.
  • Hirugarren 840 eredua: establezimenduaren titularrak makinarik gabe zein makinen bidez tabakoa saltzeagatik.
  • Laugarren 840 eredua: tabakoa makinen bidez saltzeagatik, titularra makinaren jabea denean.