Epez kanpo al nago?


Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpena (565 eredua) aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zerga kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da. Modalitate hau eta aurkezteko lekuak Zenbait Garraiobideren gaineko Zergaren 565 ereduan kontsulta ditzakezu.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, negatiboa (0 kuota) edo ordaintzeko atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu zergadunak aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena. sartu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza negatiboa bada:

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharreko aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztu beharreko aitorpenak: 100 euroko isuna.