2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiak

Tarifa hauek aplikatuko zaizkie:

Ahaidetasun I. taldea

I. taldekoak honakoak izango dira:

  • Ondorengo ahaideak eta adoptatuak (pertsona adoptatuekin parekatzen dira harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Seme-alabak, bilobak, birbilobak,…)
  • Ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikote-laguna.
  • Aurreko ahaideak edo adoptatzaileak (adoptatzen duten pertsonekin parekatzen dira harrera iraunkor bat edo adopzio aurreko harrera bat egiten duten pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak)

I. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa %1,50 izango da.

Ahaidetasun II. taldea

II. taldekoak honakoak izango dira:

  • Odol-ahaidetasun bidezko 2. eta 3. mailako zeharkako ahaideak. (anai-arrebak, osaba-izebak, ilobak,…)
  • Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotetik eratorritakoak barne (aita-amaginarrebak, suhiak, errainak....).

II. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
Oinarri likidagarria Goi muga (€) Kuota osoa (€) Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) Tasa marginala
0 0,00 8.200 5,70
8.200 467,40 16.390 7,98
24.590 1.775,32 16.390 10,26
40.980 3.456,94 40.990 12,54
81.970 8.597,08 81.970 15,58
163.940 21.368,01 245.990 19,38
409.930 69.040,87 409.740 23,18
819.670 164.018,60 1.229.460 28,50
2.049.130 514.414,70 Soberakina 34,58

 

Nola erabili taula hau ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:

Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:

  • Lehen 8.200 eurogatik 467,40 euro ordainduko dituzu.
  • Gainerako 3.800 euroengatik (12.000-8.200) 303,24 euro (3.800 x %7,98).

Hau da, 12.000 euroengatik 770,64 euro ordainduko dituzu (467,40 + 303,24).

Ahaidetasun III. taldea

III. taldekoak honakoak izango dira:

  • 4. mailako zeharkako ahaideak. (lehengusu-lehengusinak)
  • Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak -maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetatik eratorritakoak barne-,  (koinatu-koinatak, ezkon-ilobak,...).
  • Maila urrunagokoak eta arrotzak

III. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:

Oinarri likidagarria

Goi muga (€)

Kuota osoa (€)

Oinarriaren gainerakoa

Goi muga (€)

Tasa marginala
0 0,00 8200 7,60
8.200 623,20 16.390 10,64
24.592 2.367,10 16.390 13,68
40.980 4.609,25 40.990 16,72
81.970 11.462,78 81.970 20,52
163.940 28.283,02 245.990 25,08
409.930 89.977,31 409.740 29,64
819.670 211.424,25 1.229.460 35,72
2.049.130 650.587,36 Soberakina 42,56

 

Nola erabili taula hau ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:

Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:

  • Lehen 8.200 eurogatik 623,20 euro ordainduko dituzu.
  • Gainerako 3.800 euroengatik (12.000 - 8.200) 404,32 euro (3.800 x %10,64).

Hau da, 12.000 euroengatik 1.027,52 euro ordainduko dituzu (623,20 + 404,32).