2011ko abenduaren 28tik 2017ko abenduaren 31ra arte gertatutako zerga-gaiak

3 ahaidetasun talde daude. Lehen bi bakarrik ziren.

Tarifa hauek aplikatuko zaizkie:

Ahaidetasun I. taldea

I. taldekoak honakoak izango dira:

  • Ondorengo ahaideak eta adoptatuak (pertsona adoptatuekin parekatzen dira harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Seme-alabak, bilobak, birbilobak,…)
  • Ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikote-laguna.
  • Aurreko ahaideak edo adoptatzaileak (adoptatzen duten pertsonekin parekatzen dira harrera iraunkor bat edo adopzio aurreko harrera bat egiten duten pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak)

I. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa %1,50 izango da.

Ahaidetasun II. taldea

II. taldekoak honakoak izango dira:

  • Odol-ahaidetasun bidezko 2. eta 3. mailako zeharkako ahaideak. (anai-arrebak, osaba-izebak, ilobak,…)
  • Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotetik eratorritakoak barne (aita-amaginarrebak, suhiak, errainak....).

II. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
Oinarri likidagarria Goi muga (€) Kuota osoa (€) Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) Tasa marginala
0 0,00 8.075 5,70
8.075 460,28 16.145 7,98
24.220 1.748,65 16.145 10,26
40.365 3.405,12 40.375 12,54
80.740 8.468,15 80.755 15,58
161.495 21.049,78 242.350 19,38
403.845 68.017,21 403.675 23,18
807.520 161.589,07 1.211.285 28,50
2.018.805 506.805,30 Soberakina 34,58

 

Ahaidetasun III. taldea

III. taldekoak honakoak izango dira:

  • 4. mailako zeharkako ahaideak. (lehengusu-lehengusinak)
  • Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak -maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetatik eratorritakoak barne-, maila urrunagokoak eta arrotzak (koinatu-koinatak, ezkon-ilobak,...).

III. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:

Oinarri likidagarria

Goi muga (€)

Kuota osoa (€)

Oinarriaren gainerakoa

Goi muga (€)

Tasa marginala
0 0,00 8.075 7,60
8.075 613,70 16.145 10,64
24.220 2.331,53 16.145 13,68
40.365 4.540,16 40.375 16,72
80.740 11.290,86 80.755 20,52
161.495 27.861,79 242.350 25,08
403.845 88.643,17 403.675 29,64
807.520 208.292,44 1.211.285 35,72
2.018.805 640.963,44 Soberakina 42,56