2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 27ra arte gertatutako zerga-gaiak

Bi ahaidetasun talde daude.

Subjektu pasiboa talde batekoa edo bestekoa den ezartzeko, kausatzailearekin (hildakoarekin) edo emailearekin duen harremana hartuko da kontuan.

  • Tarifa hauek aplikatuko zaizkie:

Ahaidetasun I. taldea

I. taldekoak honakoak izango dira:

  • Odol-ahaidetasun bidezko 2. eta 3. mailako zeharkako ahaideak. (anai-arrebak, osaba-izebak, ilobak,…)
  • Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotetik eratorritakoak barne (aita-amaginarrebak, suhiak, errainak,...).

I. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
Oinarri likidagarria Goi muga (€) Kuota osoa (€) Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) Tasa marginala
0 0,00 8.075 5,70
8.075 460,28 16.145 7,98
24.220 1.748,65 16.145 10,26
40.365 3.405,12 40.375 12,54
80.740 8.468,15 80.755 15,58
161.495 21.049,78 242.350 19,38
403.845 68.017,21 403.675 23,18
807.520 161.589,07 1.211.285 28,50
2.018.805 506.805,30 Soberakina 34,58

 

Nola erabili taula hori ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:

Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:

  • Lehen 8.075 eurogatik 460,28 euro ordainduko dituzu.
  • Gainerako 3.925 euroengatik (12.000-8.075) 313,22 euro (3.925x%7,98).

Hau da, 12.000 euroengatik 773,50 euro ordainduko dituzu (460,28+313,22).

Ahaidetasun II. taldea

II. taldekoak honakoak izango dira:

  • 4. mailako zeharkako ahaideak (lehengusu-lehengusinak)
  • Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak -maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetatik eratorritakoak barne-, maila urrunagokoak eta arrotzak (koinatu-koinatak, ezkon-ilobak,..).

II. taldearen tarifa:

  • Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:

Oinarri likidagarria

Goi muga (€)

Kuota osoa (€)

Oinarriaren gainerakoa

Goi muga (€)

Tasa marginala
0 0,00 8.075 7,60
8.075 613,70 16.145 10,64
24.220 2.331,53 16.145 13,68
40.365 4.540,16 40.375 16,72
80.740 11.290,86 80.755 20,52
161.495 27.861,79 242.350 25,08
403.845 88.643,17 403.675 29,64
807.520 208.292,44 1.211.285 35,72
2.018.805 640.963,44 Exceso 42,56

 

Nola erabili taula hori ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:

Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:

  • Lehen 8.075 eurogatik 613,70 euro ordainduko dituzu.
  • Gainerako 3.925 euroengatik (12.000-8.075) 417,62 euro (3.925x%10,64).

Hau da, 12.000 euroengatik 1.031,32 euro ordainduko dituzu (613,70+417,62).