Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Behin aurkeztuta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpenak (670, 671 eta 672 ereduak), Administrazioari zerga zorra zehazteko dagokion eskubidea iraungi ez bada behintzat, zergapekoek autolikidazio osagarriak aurkeztu ahal izango dituzte, aurrez aurkeztutako aitorpenak osatu edota aldatzeko xedez. Eta, autolikidazio horiek aurkeztu ahal izango dira baldin eta ordaintzera ateratzen den zenbatekoa aurreko autolikidaziokoa baino handiagoa bada, edo itzuli nahiz konpentsatu beharreko kopurua lehendik autolikidatutakoa baino txikiagoa bada.

Gainerako kasuetan, autolikidazioa zuzentzeko eskaera egin dezake eta, hala badagokio, bidezko itzulketa egingo da.

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Autolikidazio osagarriak aurkeztu behar da (ordaintzeko zenbatekoa handiagoa denean aurreko autolikidazioan ateratakoa baino edo itzultzeko zenbatekoa txikiagoa denean aurrez autolikidatutako zenbatekoa baino), aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera. Gainerako kasuetan, Atalari eskatu behar zaio zuzendu dezan.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Lehendabiziko kasuan (autolikidazio osagarria), Administrazioak autolikidazioak eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa berrikus ditzake, bai eta behin-behineko likidazioak egin ere.

Zergadunaren kalterako izan diren akatsak edo ez-egiteak zuzentzen direnean, Zerga Administrazioak itzuli egingo dizkio, zergadunaren zerga betekizunak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuan behar ez den moduan egindako sarrerak.