Errekarguak


2013-07-10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen den 4/2012 Foru Arauko 1.artikuluan (PDF) aldaketak sartzen dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 FORU ARAUAREN 14.5 artikuluan, eta honela gera­tzen da ida­tzita:

Ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean, eta subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean, hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez, udalek 100eko 150erainoko errekargua ezarri dezakete zergaren kuota likidoaren gainean. Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sortzapena zerga sortzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera. 

Errekargu hau aplikatzearen ondorioetarako, Katastroaren arabera etxebizitza gisa erabiltzekoak diren lokalak etxebizitza erabilera duten ondasun higiezintzat hartuko dira. Etxebizitzaren eranskinak barruan sartuko dira, finka erregistral bakarra osatzen dutenean. Ondorio horietarako ere, presuntzio egingo da etxebizitza erabilerako ondasun higiezin bat ohiko egoitza dela baldin eta, zergaren sortzapen egunean, hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatu badago bertan bizi den/direnen ohiko bizilekua dela.

Aurrekoa ahal izanik ere, udalek beren ordenantza fiskaletan ezarri dezakete zer kasutan ez den aplikatuko apartatu honetan aipatzen den errekargua.

Laburpen tauletan aurkituko dituzu PDF formatuan, laburbilduta, Gipuzkoako udalerrietan onartutako Errekarguen inguruko argibideak.