Eskritura baten bidez aldatu al daiteke lursail baten azalera katastrala? Eta bestela, zer egin behar da azalera hori aldatzeko?


Ondasun higiezin landatar baten azalera katastrala ezin da aldatu eskritura baten bidez, azalera katastrala neurketa baten emaitza baita. Beraz, azalera hori aldatzeko, plano periziala aurkeztu beharko da eta plano horrek, aldaketaren xede den ondasun higiezin landatarraren azalera katastralaren neurketa berria jasoko du.