Finka baten titularitatea aldatzeko, zein inprimaki bete behar dut?


Ondasun higiezin hiritar baten titularitatea aldatzeko U-6 eredua, titularitate aldaketa, bete behar da.

Dena den, 12/1989 Foru Arauaren 18.3 artikuluak ezartzen duenez, tramite hori ez da derrigorrezkoa izango baldin eta aldaketak egiteko kontuan hartuko diren dokumentu bakarrak, interesatuak Zerga Administrazioan aurkeztutako edozein aitorpenetan emandakoak izango badira.

Hortaz, lehenago Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu bada adibidez, tramite hori ez da bete beharrik izango.