Katastroan, zenbaitetan, titular bakarra ageri da kotitular batek baino gehiagok ageri behar lukeenean, zergatik da hori?


Ondasun higiezin batek jabe bat baino gehiago izan arren, Ogasun eta Finantza Departamentuak titular bakar baten izena jasotzen zuen 1995. urtera arte. Ordutik aurrera, finkaren kotitularrei buruzko informazioa ere eransten da eskura dagoen informazioa eguneratzen den heinean.

Finka baten kotitularren datuak eguneratzeko, salerosketa eskritura aurkeztu behar da Ogasun eta Finantza Departamentuaren edozein bulegotan edota finkari dagokion Udaletxean.