Non eta nola aurkeztu dezaket erreklamazio bat?


Datuak gaizki egoteagatik erreklamatzen bada:

  • Erreklamazioa norberak jarri behar du Udaletxean edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoren batean. Hasteko, finkaren eskritura behar da.
  • Erreklamazio idatziarekin batera, zuzendu beharreko datuak jasotzen dituen eskritura-atalaren fotokopia, planoak, argazkiak edo beste edozein frogagiri aurkeztu behar da.

Erreklamazioa balioaren aurkakoa bada, datuak zuzenak izanik:

  • Idatzi bat aurkeztu behar da balioarekiko desadostasunaren arrazoiak azalduz.
  • Interesatuak berak jo dezake: