Nork ordaindu behar du ordainagiria? Noren izenean agertu behar du?


Oro har, ondasun higiezinaren jabeari dagokio Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko obligazioa. Hala ere, arau orokor horrek badu salbuespenik:

  • Zerga emakidadunak (emakidaren onuradunak) ordainduko du, emakida administratiboa izanez gero.
  • Azalera eskubidedunak (azalera eskubidearen onuradunak) azalera eskubidea eratuta badago (hau da, besteren lurzoruan eraikitzeko ahalmena, jabetza eta eraikitakoa bereizita mantenduz).
  • Usufruktudunak (usufruktuaren onuradunak), usufrukturik izanez gero.
  • Gainerako kasuetan, jabeak ordainduko du.