Nork ordaindu behar du zerga?


Zerga, zergaldiko lehen egunetik bertatik sortzen da. Horrela bada, urtarrilaren 1ean ondasun higiezinaren titular denak ordaindu beharko du.

Adibidez, etxebizitza bat urtarrilaren 5ean erosten baduzu, urte horretako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ez duzu zuk ordaindu beharko, urtarrilaren 1ean finka horren titular zenak baizik.