Sustatzailea naiz eta Tolosan 20 etxe berri egingo ditut. Ba al daukat sustatzailearen hobarirako eskubiderik?


Hobaria udal ordenantza fiskaletan ezarri behar da; beraz, udal bakoitzaren esku dago hobaria ezarri ala ez erabakitzea.

Kasu jakin honi gagozkiola, Tolosako Udalak %50eko hobaria aurreikusten du sustatzaileentzat. Beraz, 12/1989 Foru Arauaren 15. artikuluak aipatzen dituen gainerako baldintzak betetzen badituzu, ezarritako epean %50eko hobaria izango duzu.