Hobariak


Hobariak dira ordaindu beharreko kuotatik kentzen diren zenbatekoak, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira. Betekizun horiek Foru Arauetan eta Ordenantza Fiskaletan jasota daude.

Baldintzak betetzen badira, Foru Arauek eta Ordenantza Fiskalek honako hobariak ezartzen dituzte oro har:

Laburpen tauletan aurkituko dituzu PDF formatuan, laburbilduta, Gipuzkoako udalerrietan onartutako hobarien inguruko argibideak.

Familia ugariko titular izatearen hobaria

Familia ugariko titular izatearen hobariaz baliatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

Hobariak Udalaren Ordenantza Fiskalean jasota egon behar du.

  • Hobaria eskatzen duen zergadunak familia ugariko titular izan behar du.

Hobaria zergaren kuota osoaren %90 artekoa izan daiteke.

Ordenantza fiskalak zehaztu egin beharko du zein ondasun mota sartzen diren hobari honetan, zein ezaugarri dituzten, iraupena, zein izango den urteko zenbatekoa; hobari honen gainerako alderdi substantibo eta formalak, eta beste zerga onura batzuekin bateragarri izateko baldintzak

"Etxebizitza Hutsaren Programa" sustatzearen hobaria

Eusko Jaurlaritzaren “Etxebizitza Hutsaren Programa”-ren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden etxebizitza pribatuak alokatzeko etxeen merkatuan sartzea. Horrela, ildo hori sustatu nahian, hobari hau ezarri da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kuotan.

Baina hobari honetaz baliatu ahal izateko, hainbat baldintza bete behar dira:

  • Hobariak Udalaren Ordenantza Fiskalean jasota egon behar du.

Hobaria zergaren kuota osoaren %50 artekoa izan daiteke.

Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatzearen hobaria

Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak ezartzea saritzearen helburua da eraikin hiritarretan energia alternatiboen erabilera sustatzea, batez ere eguzki plaka eta zelula fotovoltaikoen erabilera bultzatzea.

Hobari hau erabili ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Hobariak Udalaren Ordenantza Fiskalean jasota egon behar du.
  • Eraikin hiritarrak instalatuta izan behar ditu eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak.
  • Berotasuna sortzeko instalazioek Administrazio eskudunek homologatutako kolektoreak beharko dituzte.

Hobaria zergaren kuota osoaren %50 artekoa izan daiteke.

Higiezinen sustatzaileen hobaria

Ondasun higiezinen sustatzaileek hirigintza, eraikuntza eta ondasun higiezinen sustapeneko jarduerak burutzen dituztenean, hobaria izan dezakete Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ).

Higiezinen sustatzailearen hobariaz baliatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Hobariak Udalaren Ordenantza Fiskalean jasota egon behar du.
  • Hobaria zergaren kuota osoaren %50 eta %90 bitartekoa izango da.
  • Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik obra horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta betiere denbora horretan hirigintza edo eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.
  • Higiezin eraikiak –bai berriak bai eraberrituak– OHZren ordainagirian hobariaz baliatu ahal izango dira baldin eta ibilgetuaren artean ageri ez badira.

Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien hobaria

Hobari honen helburua da babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza bultzatzea. Hobari hau, normalean, Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien sustatzaileak eskatzen du. Hala ere, sustatzaileak hobaria ez badu eskatu, babes ofizialeko etxebizitzaren jabe bakoitzak eska dezake, bakarrik edo beste jabekideekin batera.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen hobariaz baliatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Hobariak Udalaren Ordenantza Fiskalean jasota egon behar du.
  • Higiezinen eta horiei lotutako garaje eta trastelekuen behin betiko kalifikazioa babes ofizialeko etxebizitza berriak izango da.

Hobaria zergaren kuota osoaren %50 artekoa izan daiteke.

Hobariak 12/1989 Foru Arauko 15. artikuluan erregulatuta daude (PDF).

 


Urte berean ezin izango da hobari bat baino gehiagoz baliatu.

Salbuespenek eskaera egin ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina, hau da, salbuespena eskatzen den urtearen hurrengo urte naturaletik aurrera. Adibidez, hobaria 2009. urtean eskatu baduzu 2010an aplikatu ahal izango duzu.