Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu ondoren (R-6 eredua, R-7 eredua, U-1 eredua, U-4 eredua, U-6 eredua, U-7 eredua) zergadunak bertan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu, ildo horretan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuaren errekerimendua jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren kalterako.
  • Zergadunaren kalterako: salbuespen edo hobari bat ez konputatzeagatik eta abar.

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Bi kasuetan, hau da, bai Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuari edo bai zergadunari egindako kaltea zuzendu nahi denean, zergadunak honako prozedurari jarraituko dio:

  • Idatzi bat bidaliko du Udal Zergen Zerbitzura, (Errotaburu, 2.  20.018 Donostia-San Sebastian) bere burua identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Kasuan kasuko inprimaki ofiziala bete eta aurkeztu behar da:
    • Higiezin landatarra: R-8 eredua
    • Higiezin hiritarra: U-3 eredua.

Gainera, aldaketak egiazta ditzaketen agiri guztiak aurkeztuko dira (eskriturak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria, eta abar).

  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Udal Zergen Zerbitzuak kopia bat zergadunari emango zaio. Aldaketak, zuzenketarako eskaera egiten den urtearen hurrengo urte naturaletik aurrerako eragina izango du.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz