Zuzenketa monetarioa 2010

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2010urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1984ko urtarrilaren 1a baino lehen

2,372

1984. urtean

2,155

1985. urtean

1,989

1986. urtean

1,873

1987. urtean

1,784

1988. urtean

1,704

1989. urtean

1,622

1990. urtean

1,559

1991. urtean

1,507

1992. urtean

1,462

1993. urtean

1,449

1994. urtean

1,421

1995. urtean

1,356

1996. urtean

1,308

1997. urtean

1,286

1998. urtean

1,338

1999. urtean

1,290

2000. urtean

1,204

2001. urtean

1,186

2002. urtean

1,166

2003. urtean

1,149

2004. urtean

1,135

2005. urtean

1,115

2006. urtean

1,093

2007. urtean

1,067

2008. urtean

1,034

2009 urtean

1,012

2010 urtean

1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

  • Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.
  • Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.

c) Eragiketa horretatik ateratzen den kopurua, arauz onartzen den besteren aldeko zorpetze koefizientearekin biderkatu behar da, baldin eta ondasun higiezinen izaera duten ibilgetu materialaren ondare elementuak eskualdatzen badira.