2013ko zuzenketa monetarioa

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2013 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1984ko urtarrilaren 1a baino lehen

2,411

1984. urtean

2,190

1985. urtean

2,022

1986. urtean

1,903

1987. urtean

1,813

1988. urtean

1,732

1989. urtean

1,649

1990. urtean

1,585

1991. urtean

1,532

1992. urtean

1,486

1993. urtean

1,473

1994. urtean

1,444

1995. urtean

1,378

1996. urtean

1,329

1997. urtean

1,307

1998. urtean

1,360

1999. urtean

1,311

2000. urtean

1,224

2001. urtean

1,206

2002. urtean

1,185

2003. urtean

1,168

2004. urtean

1,154

2005. urtean

1,133

2006. urtean

1,112

2007. urtean

1,087

2008. urtean

1,053

2009 urtean

1,036

2010 urtean

1,035

2011 urtean

1,018

2012 urtean

1,008

2013urtean

1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.

c) Eragiketa horretatik ateratzen den kopurua, arauz onartzen den besteren aldeko zorpetze koefizientearekin biderkatu behar da, baldin eta ondasun higiezinen izaera duten ibilgetu materialaren ondare elementuak eskualdatzen badira.