Zuzenketa monetarioa 2015

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2015 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

2,404

1984 urtean

2,184

1985 urtean

2,016

1986 urtean

1,898

1987 urtean

1,808

1988 urtean

1,727

1989 urtean

1,644

1990 urtean

1,580

1991 urtean

1,528

1992 urtean

1,482

1993 urtean

1,469

1994 urtean

1,440

1995 urtean

1,374

1996 urtean

1,325

1997 urtean

1,303

1998 urtean

1,357

1999 urtean

1,308

2000 urtean

1,220

2001 urtean

1,203

2002 urtean

1,182

2003 urtean

1,165

2004 urtean

1,151

2005 urtean

1,130

2006 urtean

1,109

2007 urtean

1,070

2008 urtean

1,044

2009 urtean

1,033

2010 urtean

1,031

2011 urtean

1,018

2012 urtean

1,010

2013 urtean

1,004

2014 urtean

1,005
2015 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.