Zuzenketa monetarioa 2018

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2018 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

2,489

1984 urtean

2,261

1985 urtean

2,087

1986 urtean

1,965

1987 urtean

1,872

1988 urtean

1,788

1989 urtean

1,702

1990 urtean

1,636

1991 urtean

1,581

1992 urtean

1,534

1993 urtean

1,520

1994 urtean

1,491

1995 urtean

1,423

1996 urtean

1,372

1997 urtean

1,349

1998 urtean

1,404

1999 urtean

1,354

2000 urtean

1,263

2001 urtean

1,245

2002 urtean

1,224

2003 urtean

1,206

2004 urtean

1,191

2005 urtean

1,170

2006 urtean

1,148

2007 urtean

1,108

2008 urtean

1,081

2009 urtean

1,069

2010 urtean

1,067

2011 urtean

1,054

2012 urtean

1,045

2013 urtean

1,039

2014 urtean

1,039
2015 urtean 1,033
2016 urtean 1,025
2017 urtean 1,013
2018 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.