Zuzenketa monetarioa 2019

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2019 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

2,524

1984 urtean

2,293

1985 urtean

2,116

1986 urtean

1,992

1987 urtean

1,898

1988 urtean

1,813

1989 urtean

1,726

1990 urtean

1,659

1991 urtean

1,604

1992 urtean

1,555

1993 urtean

1,542

1994 urtean

1,511

1995 urtean

1,443

1996 urtean

1,391

1997 urtean

1,368

1998 urtean

1,424

1999 urtean

1,372

2000 urtean

1,281

2001 urtean

1,262

2002 urtean

1,241

2003 urtean

1,223

2004 urtean

1,208

2005 urtean

1,186

2006 urtean

1,164

2007 urtean

1,124

2008 urtean

1,096

2009 urtean

1,084

2010 urtean

1,082

2011 urtean

1,069

2012 urtean

1,060

2013 urtean

1,053

2014 urtean

1,053
2015 urtean 1,048
2016 urtean 1,040
2017 urtean 1,026
2018 urtean 1,013
2019 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.