Zuzenketa monetarioa 2024

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2024 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

3,077

1984 urtean

2,795

1985 urtean

2,850

1986 urtean

2,429

1987 urtean

2,314

1988 urtean

2,210

1989 urtean

2,105

1990 urtean

2,022

1991 urtean

1,955

1992 urtean

1,896

1993 urtean

1,880

1994 urtean

1,843

1995 urtean

1,759

1996 urtean

1,696

1997 urtean

1,668

1998 urtean

1,668

1999 urtean

1,608

2000 urtean

1,500

2001 urtean

1,479

2002 urtean

1,453

2003 urtean

1,432

2004 urtean

1,415

2005 urtean

1,389

2006 urtean

1,363

2007 urtean

1,316

2008 urtean

1,284

2009 urtean

1,270

2010 urtean

1,267

2011 urtean

1,252

2012 urtean

1,241

2013 urtean

1,234

2014 urtean

1,234
2015 urtean 1,227
2016 urtean 1,218
2017 urtean 1,197
2018 urtean 1,181
2019 urtean 1,166
2020 urtean 1,156
2021 urtean 1,144
2022 urtean

1,091

2023 urtean

1,048

2024 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.