Amortizazio taula


Ondoko taulan adierazten diren amortizazio efektiboko koefizienteak,  urtarrilaren 17ko 2/2014ko Sozietateen gaineko Foru-arauean jasotzen direnak dira.

Ondare Elementuak

Urteko gehieneko koefizientea

Etxebizitza eta bulego, merkataritza edota zerbitzuetarako eraikinak

3

Industriarako eraikinak eta pabilioiak

5

Instalazioak

20

Industriarako makineria

20

Beste erabilerako makineria

15

Itsasontziak eta aireontziak

10

Autobusak, kamioiak, furgoneta eta antzekoak

20

Turismo ibilgailuak

20

Moldeak, modeloak, trokelak eta matrizak

33,33

Tresnak eta erremintak

33,33

Altzariak

15

Informatika ekipoak

33,33

Alokatzeko bideo filmak

50

Zehaztu gabeko beste elementu batzuk

10

Foru-arau honen ondorioetarako, artikulu honetan aipatutako ondare-elementuak amortizatzeko gehieneko epea 15 urte izango da, higiezinen eta itsasontzi zein aireontzien kasuan izan ezik: higiezinetarako 50 urteko epea egongo da; itsasontzi eta aireontzietarako, 25 urtekoa.