Ekoizpen zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak Gipuzkoan

 

 

Gipuzkoak tradizio zinematografiko handia du, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldia da horren erakusgarri, sektoreko erreferentziazko ikuskizuna.

Zinemaldiaz gain, gure Lurraldeak industria horren balio kateko beste aktore bereizgarri asko ere hartzen ditu barruan, hala nola Euskal Filmategia, tokiko ekoizleak, ikus-entzunezko sektorearekin lotutako prestakuntza zentro ospetsu eta unibertsitate graduak, nazioarteko aitortza jaso duten proiektu handiak gauzatu dituzten azpiegiturak eta estudioak, eta abar.

Sektore horren balio kate osoa sendotzen eta profesionalizatzen laguntzea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa. Eta, horretarako, Gipuzkoak beharrezkoa du esparru horretan epe luzerako erreferentzialtasuna finkatzen jarraitzea, eremu horretan beren hazkunde pertsonal eta profesionala gure lurraldetik garatu nahi duten pertsonentzat.

Testuinguru horretan, 2019az geroztik, hainbat neurri eta pizgarri fiskal sartu dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sisteman; horien artean, honako hauek:
 

  • 1/2019 Foru Araua, otsailaren 11koa, sozietateen gaineko zergan kultura sustatzeko pizgarriak aldatzen dituena. Arau horren bidez, pizgarri fiskalen aplikazio eremua zabaltzen da film zinematografiko luzeen edo ikus-entzunezko lanen atzerriko produkzioetarako. Era berean, kenkariari muga kuantitatibo bat ezartzen zaio, eta esaten da kenkari hori ezingo dela izan 2,5 milioi eurotik gorakoa ekoizpen bakoitzeko; euskaraz filmatutako lanen kasuan, kenkaria handitzen da.
  • 1/2022 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, 2022. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena. Arau horren bidez, eta ikus-entzunezko industriaren jarduera sustatze aldera, handitzen dira bai kenkari aplikagarriaren portzentajea, bai gehieneko kenkariaren zenbatekoa, eta bai kenkariaren muga kuantitatiboa ere; azken hori 10 milioi eurotan finkatzen da ekoizpen bakoitzeko; gainera, aurreko erregulazioan haren aplikazioari dagokionez ezarritako zenbait muga murrizten dira.
  • 2/2024 Foru Araua, maiatzaren 10ekoa, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen dituena.

Emandako lagunzak Araudia