Nola aldatu Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazio bat borondatez aurkezteko epetik kanpo.


Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioa aurkeztu ondoren, zergadunak bere borondatez eska dezake akats eta ez-egiteen zuzenketa (beti ere, zuzenketa hori posible bada Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak bere 128. artikuluan xedatutakoaren arabera, non autolikidazioa aurkezterakoan hautatu beharreko aukerak arautzen diren).

Prozedura

Autolikidazio baten zuzenketan hiru kasu gerta litezke :

1. Zuzenketak diru-sarrera eragitea. Kasu honetan, aitolikidazio-osagarria aurkeztuta zuzendu ahal izango da bakarrik​​​​​​​​​​​​​​

2. Aldaketaren emaitza, itzuli beharreko zenbateko bat edo zero izatea (3. puntuko kasuetan izan ezik). Kasu honetan, autolikidazioa zuzentzeko bi modu daude:

          - Autolikidazio-osagarri bat aurkeztuta                                            

          - Idatzi bat aurkeztuta, bide telematikoak erabiliz            

3. Akatsa informazio-lauki bati buruzkoa izatea. Kasu honetan, autolikidazio-osagarri bat aurkeztu ahal    izango da.

 

Errekarguak

Diru-sarrera bat eragiten duen akats edo ez-egiteak zuzentzen direnean: aitorpenaren emaitzan jasandako diferentzia eta berandutza interesak ordaintzeaz gain, zergadunak errekargua ordaindu beharko du, zuzenketa aurkeztean izan duen atzerapenaren arabera. Aurkezteko borondatezko epearen amaieratik zuzenketa aurkeztu arte pasatako denbora izango da atzerapena:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: kuotaren diferentziaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Diru-sarrerarik eragiten ez duen akats edo ez-egiteak zuzentzen direnean: ez da errekargurik edo berandutza interesik aplikatuko.