Aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ezarri daitezkeen errekarguak, berandutze interesak eta zehapenak.

Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunak aurkeztutako autolikidazioa berrikusiko du eta, itzultzekoa edo ordaintzekoa den kontuan hartuta, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenaren atzerapenaren ondorioz.

Aitorpenak ordaintzeko emaitza badu:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: sartu beharreko kuotaren gaineko % 2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: % 5eko errekargua gehi berandutze interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik aurrera, % 10eko errekargua gehi berandutze interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza itzultzea edo negatiboa bada: 100 euroko zehapena jartzen da.