Zein da IFZaren baliogabetzea arautzen duen araudia?

2/2005 Foru Arauak, martxoaren 8koak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak laugarren xedapen gehigarriko lehenengo atalean ezartzen du erregelamendu bidez arautuko dela identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu eta errebokatzeko prozedura, baita hura nola osatu eta zerga izaera edo eragina duten harremanetan nola erabili behar den ere.

47/2013 Foru Dekretuak, abenduaren 17koak, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduak ezartzen du zerga Administrazioak ahalmena duela emandako identifikazio fiskaleko zenbakia baliogabetzeko, baldin eta egindako egiaztapen jarduketetan, edo zergak aplikatzeko gainerako jarduketa eta prozeduretan, egiaztatzen badu 79. artikuluko zirkunstantziak gertatzen direla.

Loturak:

2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorra.

47/2013 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena.

Lotutako Galderak

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondorio loteslerik Gipuzkako Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.