Zein ondorio dauzka IFZaren baliogabetzeak?

Identifikazio fiskaleko zenbakia baliogabetzeko erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera:

  • kreditu entitateek ez dute kargurik edo abonurik egingo zenbaki ezeztatu horien titularrak titular edo baimendu moduan jasotzen dituzten banku kontu edo gordailuetan, salbu eta zenbakia birgaitu edo identifikazio fiskaleko zenbaki bat ematen bada.
  • haren inskripzioaren erregistro publikoak bazterreko ohar bat idatziko du, entitate motaren arabera, ezeztapenak eragindako entitateari irekitako orrian.
  • zenbaki horrek identifikazio ondorioetarako zerga arloan duen baliagarritasuna galduko du.
  • ez da zerga obligazioak betetzeari buruzko ziurtagirik emango.
  • zilegi izango da identifikazio fiskaleko zenbakia ez ematea, hura eman aurretik zenbakia baliogabetzeko moduko zirkunstantzietako bat gertatzen denean.
  • baja emango da batasun barruko operadoreen erregistroan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hileko itzulketen erregistroan eta fabrikazio zerga berezien lurralde erregistroan.

Lotutako Galderak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondorio loteslerik Gipuzkako Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.