IFZ eskaera

 

Entitateei eta pertsona fisikoei IFZ zenbakia esleitzeko eskaera Gipuzkoako Foru Ogasuneko Herritarren Arretarako Bulegoetan izapidetu ahal izango da edo, bestela, Zergabidean aurkeztutako idazki bidez. Erantsi beharreko dokumentazioari buruzko informazioa zentsu laguntzailean aurki dezakezu. 

Eskaera Zergabidean aurkeztutako idazki bidez egin nahi baduzu, honako estekak erabil ditzakezu:

ENTITATEENTZAT:

PERTSONA FISIKOENTZAT:

IFZ txartelaren ondorengo aldaketak izapidetzeko, entitateek 036 eredua eredua aurkeztu beharko dute Zergabidean.

 

IFZ elektronikoaren EKS egiaztapena


Esteka honetan egiazta dezakezu Gipuzkoako Foru Aldundiaren agiri administrativo elektronikoak benetakoak direla; bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiak formatu elektronikoan emandako IFZ. Dokumentua benetakoa izateak ez du esan nahi IFZ zenbakia indarrean dagoenik. Gogoan izan baliogabetutako eta birgaitutako IFZak kontsulta ditzakezula dagokion atalean.