Hartzekodunen konkurtsoa: komunikazioak- mikroenpresen prozedura berezia

Jarraipen-prozedura bereziaren irekiera eskaeraren komunikazioa

Jarraipen-prozedura berezia irekitzeko eskaera komunikatzeko betebeharra (mikroenpresak)

Konkurtso Legearen testu bateginak, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 691bis artikuluan ezartzen duenez, zordunak 72 orduko epean jakinarazi behar dio zerga Administrazioari jarraipen-prozedura berezi bat irekitzeko eskaera aurkeztu duela, non bere hartzekodun izaera   jasota gelditzen den, eta  horrekin batera, zorra aitortzeko dokumentu bat aurkeztu beharko du, aurkezpen-datan eguneratua.
Era berean, ezarritako epean eta bitartekoaren bidez komunikatzeko betebeharra ez betetzeak zerga Administrazioaren kredituak jarraipen-plana onartzearen ondoriozko kita eta itxaronaldietatik kanpo utziko dituela adierazten du arau honek.

Jarraipen-prozedura berezia irekitzeko eskaera jakinarazteko bidea (mikroenpresak)

Mikroenpresen prozedura berezian, Gipuzkoako Foru Ogasunari bidali beharreko jakinarazpenak helbide elektroniko honen bidez egin beharko dira: procconcursales@gipuzkoa.eus

Aplikatu beharreko araudia:

Konkurtso Legearen testu bateginaren 691bis artikulua, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua
 

Mikroenpresen prozedura berezia ireki izanaren komunikazioa.

Mikroenpresen prozedura bereziaren irekiera komunikatzeko betebeharra

Konkurtso Legearen testu bateginak, zeina maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen, 692bis artikuluan ezartzen duenez, zordunak prozedura berezia irekitzeko komunikazio elektronikoa bidali behar die eskabidean sartutako hartzekodunei, haien helbide elektronikoaren berri badu, eta aukera eman behar die epaitegian aurkeztutako dokumentazio guztia eskuratzeko. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, zordunak egin beharko diela komunikazio hori hartzekodunei, baldin eta prozedura berezia hartzekodun batek edo pertsonalki erantzule den bazkide batek eskatuta deklaratu bada.

Mikroenpresen prozedura berezia ireki dela jakinarazteko bidea

Mikroenpresen prozedura berezian Gipuzkoako Foru Ogasunari bidali beharreko jakinarazpenak helbide elektroniko honen bidez egin beharko dira: procconcursales@gipuzkoa.eus

Aplikatu beharreko araudia:

Konkurtso Legearen testu bateginaren 692bis artikulua, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua
 

Beste komunikazio batzuk

Mikroenpresen prozedura berezian hartzekodunei egin beharreko komunikazioak

Maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Konkurtso Legearen testu bateginean (AKTB) aurreikusitakoaren arabera, mikroenpresen prozedura bereziaren barruan, zordunak edo, hala badagokio, konkurtso-administratzaileak hainbat komunikazio elektroniko egin behar dizkie haren eraginpeko hartzekodunei: jarraipen-planaren proposamena, jarraipen-planaren proposamenaren bozketa-epearen hasiera, likidazio-plana, likidazio-planaren aldaketa, likidazio-txostenak…

Mikroenpresen prozedura berezian komunikazioak egiteko bitartekoa

Mikroenpresen prozedura berezian Gipuzkoako Foru Ogasunari bidali beharreko jakinarazpenak helbide elektroniko honen bidez egin beharko dira: procconcursales@gipuzkoa.eus

Aplikatu beharreko araudia:

Hirugarren liburua (685-720. artikuluak), Konkurtso Legearen testu bateginarena, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua.