partaidetza@gipuzkoa.eus
2025/06/09
Hitzaldia
Epea zabalik
2025/05/30
Ikastaroa
Epea zabalik
Atzealdea JARDUNALDIAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan
Jakina da, legegintzaldi berriek eszenatoki berriak irekitzen dituztela eta, zentzu honetan, ireki berri zaigun abagune hau baliatzea ezinbestekoa ikusten da lurraldeko udalerrietan herritarrek politika publikoetan parte hartzeko helburuan sakontzeko.
Horretarako, trebakuntzak paper garrantzitsua jokatzen du eta udal-ordezkari, udal-teknikari nahiz udalerrietako eragileek partaidetza alorreko ezagutza teorikoa eta praktikoa jasotzeaz gain, partaidetzaren sustapenerako ikasitakoa euren egunerokoan aplikatzeko jarraibide eta
bitartekoak eskuratzea ezinbestekoa da.
Jardunaldi honek asmo horri erantzun eta udalen eta Gobernu ona eta Herritarren partaidetzako zerbitzuaren artean elkar-ezagutza, konfiantza giroa eta elkarlanerako espazioak sustatu nahi ditu.
Urriaren 19an herri ertain-handiei zuzenduta (+2.500 biztanle):
Urriaren 21ean herri txikiei zuzenduta (-2.500 biztanle):
Datak:
Urriak 19: herri ertain-handiak
Urriak 21: herri txikiak
Lekua:
19an Miramar Jauregian (Donostia) / 21ean Goimenen, Goizane zentroan (Zaldibia).
Hizkuntza:
Elebiduna
Itzulpen zerbitzua egongo da.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.