Atzealdea Eskola publikoa, ahaldunduz hobeto

Eskola publikoa, ahaldunduz hobeto Epe irekia

Ikastaroa

Hezkuntzaren garrantzia ukaezina izanda, begibistakoa da azken boladan, orain arte izan ez duen presentzia mediatikoa bereganatu duela izan emaitzak tarteko, izan euskararen ezagutzarekin lotutakoak edota izan Hezkuntza Hitzarmena burutu nahiak sortutakoak. Hauek zein beste hainbatek ere Hezkuntza plazara ekarri du eta aspaldian ez bezala mintzagai eta aztergai bihurtu da gure gizartean.

Uda ikastaro honekin Euskal Eskola Publikoa bere alea jarri nahi du bilakaera honetan, bere bereak dituen esparru eta alorrei begiratuz, hots, Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion erantzunkizuna eta elkarrekin lan egitearen beharra eta nola ez ikastetxe publikoen lidergotza gauzatuko duten zuzendaritza taldeen izendapenetan emango diren aldaketak, zuzendaritza taldeen bilakaera profesionala eta zuzendaritzaren ebaluazioa.

Sinestuta gaude Euskal Eskola Publikoak asko duela esateko gaurko gizartearen baitan eta nola ez etorkizuneko gizartearen garapenean eta jakin badakigu lan hau askoren artean burutu beharko duguna dela. Euskal Eskola Publikoaren Legea 1993koa da eta gaur arte urte batzuk iragan dira. Eskola Publikoak bere bilakaera etengabean darrai eta ikastaro honetan Eskola Publikoaren ahalduntzearen garrantziaz jardungo dugu Hezkuntza Sistema bere osotasunean hobetu nahi bada.

Helburuak:

  • Eskola Publikoaren bilakaera ezagutu. Nondik gatoz, zer bide egin dugu, zer dugu egiteko eta nola egingo dugu.
  • Eskola Publikoaren garapen integralean kontuan hartu beharko genituzkeen GAI SISTEMIKOAK ezagutu. Duguna eta garena ezagutuz, proposamenak egin.
  • Zuzendaritza taldeak eta lidergo pedagogikoa. Zuzendaritza taldeen formazioa, erantzunkizuna, bilakaera profesionala, ... aztergai jarri eta berezitu honen aldarria plazaratu.
  • 1993tik 2022ra Eskola Publikotik, Eskola Publikora. Izan ginena ezagutzea etorkizunari hobeto erantzuteko tresna bihurtu.
  • Eskola Publikoa osatzen duten guztien ahalduntzea bideratzeko proposamena aurkeztu eta partekatu.

Lekua:

Elbira Zipitria zentroa, Ondarreta pasealekua, 18. Donostia

Hizkuntza:

Euskara

Lotura duten ekintzak Ordua
0 Topagunea 2022- UIK
Egina