Atzealdea Parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea: gizarteratzea lortzea eta indarkeria matxistari aurre egitea. Esperientziaren ahotsak

Parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea: gizarteratzea lortzea eta indarkeria matxistari aurre egitea. Esperientziaren ahotsak Epe irekia

Ikastaroa

Gizarte-bazterketa aspaldidanik lantzen da Gipuzkoako Foru Aldundian. Errealitate horien prebentzioan, arretan eta jarraipenean egindako lanak giza eskubideekin, konplexutasunaren balorazioarekin eta bizi-kalitate handiagoa bilatzearekin lotutako esku-hartze eredu bat mamitu du. Gizarteratzeak, parte-hartzeak, autodeterminazioak eta pertsonen ahalduntzeak bideratzen dute arlo horietan esku hartzeko guztia. Horrela, Elkar-EKIN Gizarteratze Planaren esparruan, hainbat jarduera garatzen ari dira pertsonek gizarteratze-prozesuetan parte har dezaten.

Ikastaro honen helburua da gizarte-bazterkeriako egoerei aurre egiten ari diren edo aurre egin dieten pertsonei ahotsa ematea eta parte hartzeko espazio bat eskaintzea. Ikastaro honetako protagonistak izango dira Indarkeria Matxistaren Biktimei Laguntzeko eta Gizarteratzeko Zerbitzuaren baliabideetan edo programetan arreta jaso dutenak, bai eta gure ingurune hurbileko antzeko esperientziak dituztenak ere.

Ikastaro honen helburua da aipatutako partaidetza-, autodeterminazio- eta ahalduntze-elementuei heltzea gizarte-bazterketaren/inklusioaren eremuan. Saioa hasteko, hurbilketa teoriko bat egingo da, esparru-txosten labur batekin, gizarteratzeko prozesuetan parte hartzeko, autodeterminatzeko eta ahalduntzeko gako batzuei buruz. Mahai-inguru batean, elementu horietatik abiatuta, egoera horiei aurre egin dieten pertsonen esperientzia indibidualetan eta/edo kolektiboagoetan sakonduko da. Eta, ondoren, ikastaroari protagonisten eta gainerako parte-hartzaileen arteko elkarrizketarako gune bat emango zaio, talde txikien eraketatik abiatuta.

Helburuak:

Ikastaroaren helburu espezifikoak hauek dira:

- Erabiltzaileek gizarteratzeko eta/edo gizarte-bazterketa arintzeko prozesuetan parte hartzeko, autodeterminatzeko eta ahalduntzeko gako teorikoagoak ematea.

- Elementu horien garrantzia aztertzea eta sakontzea (parte-hartzea, autodeterminazioa, ahalduntzea), gizarteratze-prozesuetan aurrera egiteko eta egoera horiei ematen zaien arreta hobetzeko modu berriak ezagutzeko.

- Erabiltzaileen parte-hartzearen, autodeterminazioaren eta ahalduntzearen garrantziaz eta onurez hausnartzea, arreta pertsonalizatzeko bidean.

- Erabiltzaileek parte hartzeko eta autodeterminatzeko ekimenak ikusaraztea eta balioestea, bai beren gizarteratze-prozesuetan, bai gune kolektiboagoetan, beren ahalduntzea garatzeko, eta pertsonek berek bazterkeria-egoerei aurre egiteko esperientzia batzuk ezagutaraztea.

- Gizartean parte hartzeko gune bat eskaintzea eta gizarte-bazterkerian dauden edo egon diren pertsonei protagonismoa ematea.

- Elkarrekin hitz egitea (egoera horietan egon diren pertsonen eta profesionalen artean) parte hartzeko beharraz, gure erabakiak hartzeaz eta ahalduntzeaz, pertsonen bizitza erdigunean jartzeko eta eskubideen eta bizi-kalitatearen gakoetan aurrera egiteko.

Datak:

Irailak 12 eta 13

Lekua:

Miramar Jauregia

Hizkuntza:

Elebiduna

Lotura duten ekintzak Ordua
0 Topagunea 2022- UIK
Egina