Atzealdea Komunikazioa eta sare sozialen erabilera elkarteen proiektuak sozializatzeko

Komunikazioa eta sare sozialen erabilera elkarteen proiektuak sozializatzeko Egina

Ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren partaidetzako zuzendaritzak 2020an Elkarteen Foroa abian jarri zuen. Foro horretan parte hartzen dute herritarren parte-hartzea txertatuz lan egiten duten Gipuzkoako 20-25 elkarte (arlo, tamaina eta ezaugarri desberdinetakoak). Elkargune horren helburuetako bat da parte-hartzearen eta horrekin lotura duten gaien inguruko formakuntza ere eskaintzea.


Foroaren saioan, aurtengorako formakuntza-beharrak lantzerakoan, elkarteek behar bat oso argi azaleratu zuten: elkarteek egiten dutena gehiago eta hobeto gizarteratzeko laguntza nahi dute, komunikazio eta sare sozialetan trebatuz.

 

Helburuak:


Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzatik bultzatutako elkartegintzara zuzendutako komunikazio eta sare sozialen inguruko formazio saio hau eskainiko da sistema mixto (on-line eta aurrez aurre): Komunikazioa eta sare sozialen erabilera eraginkorra elkarteentzat.

 

Egitaraua:

Ikastaroa: Komunikazioa eta sare sozialen erabilera eraginkorra elkarteentzat (ELKARTEEN FOROA)


1)    Saioa: Komunikazioa (2021/05/28; 10:00 13:00)
o    Komunikazio plana
o    Edukia eta plangintza
o    Ekintzak eta tresnak


2)    Saioa: Sare Sozialak (2021/06/04; 10:00 13:00)
•    Irizpide orokorrak
•    Facebook, Instagram, Twitter eta Youtube

 

​​​​​​​

Datak:

 

1ª Sesión: Comunicación (28/05/2021; 10:00 13:00)
•    Plan de comunicación
•    Contenido y planificación
•    Acciones y herramientas


2ª Sesión: Redes Sociales (04/06/2021; 10:00 a 13:00)
o    Irizpide orokorrak
o    Facebook, Instagram, Twitter eta Youtube

​​​​​​​

Formatua:

Aurrez aurrekoa eta on-line.

Lekua:

Gipuzkoa plaza z/g. Donostia

Iraupena:

6 ordu

Hizkuntza:

Euskara

Metodologia:

Metodologia teoriko-praktikoa izango da. Ikasleek irakaslearen pantaila ikusiko dute eta modu horretan jarraituko dituzte klaseak. Galderentzat tartea eskainiko da eta ariketa txikiak ere proposatuko dira. Formazioaren amaieran, dokumentazioa bidaliko zaie parte hartzaileei. Ikastaroan zehar jorratutako gai zerrenda barneratuko duen dokumentu garatua jasoko dute. Taldeak gehienez 20 pertsonekoak izan beharko dira.

Baliabideak
Komunikazioa eraginkorra eta sare sozialen erabilera elkarteentzat